Lanos de la Besurta .. Aneto

Enviado por BatenBat el 2004, Junio 12 - 00:00.
Dificultad Oso zaila
ABIAPUNTUA Lanos de la Besurta
Relacionados »Aneto (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

La Besurtatik hasten da eta hasieran ibilbidea oso ondo zehazturik dago. Zelai eta basoak pasa ondoren, igoera hasten da. Igoera handi bat dago, eta bertatik zig-zag egiten igo ondoren Reclusako aterpetxera iristen da (2140m 40\'). Bide batek, Maladeta eta Portillon-etik jeisten diren bi erreken elkarketak sortutako lautada batera eramaten du. Ondoren, Pico de la Reclusaren maldetan zehar igotzen da hegoalderantz, eta Portillon Inferior-en azpiko eremu lau txiki batera iristen da. Igoera handi bateko bide zidorrak Portillon Inferior-era igotzen du (2745m 1h.30\'). Bide estu bat jarraituz, Portillon Superior-era iristen da (2860m 2h.). Hogeita hamar metro jaitsi eta gero, Anetoko glaziarra ikusiko duzu metro batzuk gora egitean (3000m 2h.45\'). Glaziarra kontuz zeharkatu, beste batek egindako bidetik eta el collado de Coronas-era iristen da (3195m 3h.40\'). Lakua inguratu eta Oliveras puntara igotzen den bidea hartu. Bertan dago el Paso de Mahoma, oso leku arriskutsua. Hemendik banaka pasa eta Anetoren gailurrean izango zara.