Aniezo .. El Cuernon

Enviado por BatenBat el 2004, Julio 5 - 00:00.
Dificultad
ABIAPUNTUA Aniezo
Relacionados »El Cuernon (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

San Mames(1030m.) Polaciones udaleko herrizka dugu. Piedrasluengasera doan errepidean Pejandara heltzerakoan mendebalderako errepidea hartu San Mamesera.

San Mamesen mendebaldera jo, herritik bertatik ateratzen den pistatik.

Bordak gaindituko ditugu eta hegoaldeko magalean, Pejanda errekaren bestaldean, Belmonte herrizka bistan izango duzue.

Jadanik GRren markak lagun izango ditugu, eta aukeran Invernillas leporaino jarrai ditzakegu. Bestela, GRren markak utzi eta Ipar-mendebaldera dugun Cuernoneratz jo.

Lepo horretatik, Invernillas, mendebalderanzko bidexka jarraitu. Beti Cuernon eta la Mesa la Yuncá arteko lepoa jomuga dugularik, eta beraz, harrespilen arrastoa hartu ipar-mendebalderantz.

Lepo honetatik harrespilak jarraituz ea Cuernon azpiraino heldu.

Goranzko kanala hartu, ez dago arazorik helduleku ederrak baititu, eta goialdetik berehala tontorrean aurkituko zarete(2042m.).

Eguraldi lagun baduzue ez zarete damutuko:
Mendebaldera Picos.
Hego-ekialdera Cordel mendi-zerra. Hegoaldera Curavacas.
Hego-mendebalderaPeña Prieta.

Denpora: 6/7 ordu guztira.