Otxobi .. Oskia

Enviado por inaxio el 2004, Julio 18 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Otxobi
Relacionados »Bizkai (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Herria baino metro batzuk lehenago, horma baten oinetik abiatzen den pista hartu behar da, IEra. 400 bat metro aurrerago langa kanadiar bat pasa eta berehala, ezker aldean gora egiten duen pista hartu behar da. Argindar kableen azpitik pasatzen da geroxeago eta abereak bazkatzeko eremu baten sartzen da, eskubi aldetik gora jotzen duen adar bat utzita. Eremu hori zeharkatu eta aurrerago hartu behar dugu berriro bidea. Aurrerago bitan banatzen da, ezker aldeko adarra SanMartin ermitara doa (iturria ere bada han); eskubi aldeko hartu eta gora egin behar dugu. Handik aurrera bideak gora egiten du etengabe, basoan barrena gehienean, hainbat bihurguneren ondoren gandorrera heltzeko. Han, behera egiten duten bi adar utzita, gandorrari ekiten dion pistari ekin behar diogu, artadiaz inguratuta. Pista honek Mra jotzen du zuzenean, hainbat ehiza posturen aldamenetik, larre eremu batean galdu arte. Gandorrari jarritu besterik ez dago, kilometro pare batez edo, xenda arin batean aurrera. Halako baten basoa bakantzen hasten da eta larrea nagusitzen da: tontorra gertu da. Bi buzoi ikusiko dituzue iparraldeko ertzean. Handik aurrera gandorrak behera egiten du nabarmen, Arakil ibaiaren arrora.