Legazpi .. Aizelekua

Enviado por Leazpiarra el 2004, Julio 30 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA Legazpi
Relacionados »Aizelekua (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Legazpitik Gabirira doan errepidea hartu behar da lehenik Atagoiti mendatetik irtetzeko. Izen bereko baserri ondotik bidezidor txiki bat aurkituko dugu eta hori da jarraituko duguna, bide nagusiago batera iritsi arte. 400 bat metro jarraituko ditugu pinu txiki artean beste bideei kasurik in gabe. Legazpi bistatik kendu dugunean eskubitara doazen bideak begiratu ezkero lurrean dagoen harri bat ikusiko dugu Haizelekurako bidea erakutsiz. Bide hau piñu handiagoen artean zuzenean gorutza eramango gaitu, eroritako bi zuhaitzen gainetik pasatuz eta 2 edo hiru metalezko langa igaroz. Arrastoa galtzen bada ere, gora egitea ez da neketsua eta ez dago galtzerik. Inguru hauetan Goierriko ikuspegi ederrak ditugu eta bi putzu eta animali arrastoak igarota zuhaixka eta larre artean urrutian Aizelekuko repetidorea ikusiko dugu. Mendiaren itsurarako kaltegarria bada ere, orientatzerako orduan oso baliagarria izan daiteke. Antenarantz jarraituko dugu beti eta denbora gutxian bertan egongo gara. Komenigarria izan daiteke kanpokoa izan ezkero bueltako bidea pistatik egitea, hau Atagoititik datorren pistarekin elkartzen baita, bestela Aztirian bukatu daitekelako. Halere, Urretxuko Irimo mendia eta Legazpiko Korosti orientazio puntu hartuta edo ipar-mendebaldera joan ezkero ez dago galtzerik, mendi bakartia baita Aizeleku, Aztiria eta Atagoiti mendateak limitatua.
Oso polita ez bada ere, badu bere xarma Legazpiko beste mendi batzuk baino bakartiagoa baita, Legazpiko maldetan pago,haritzak eta gaztainondoak ba darelarik, batez ere gainean.