Kontrasta .. Otzamendi / Arnaba

Enviado por BatenBat el 2004, Septiembre 26 - 00:00.
Dificultad Zaila
ABIAPUNTUA Kontrasta
Relacionados »Arnaba / Montesanto (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Arana Bailara abiapuntu egokia da, eta besteak beste Kontrasta herria.
Elizmendi kaletik abiatu ermita erromanikoaren albotik.
IR-A65a eta IR-A69a utzita Arnaba mendiaren iparraldeko magaleranzko bidea hartu. Burdinezko atea gaindituta ezkerreko bidea hartu. Jakin eskubikoak ere tontorrera eramaten duela.
Azkontea sakanera helduko gara. Bertan pagoa nagusi da, tartean zumarrak, artzeak, gurbeak e.a. izan arren.
Langa gainditu eta berehala eskubira jotzen duen bidea utzi eta zeharkatu errekastoa. Handik gutxira pista utzi, Oilarribia erreka ondotik doan eskubiko bidea hartu.
Aldaparen amaieran pista batera heltzen da. Jo ezkerretara, ekialdera, Ur-putzu Zaharraren sakanetik.
Burdinezko langa gainditu eta aurrera egin Portuzaharreraino.
Eskubira hezia lagun dugu. Pago baten dagoen kartelak ohartuarazten du hezia gainditu beharra dagoela.
Pagaditik gora eta harri-pilen laguntzaz eta ikatz txondor-plazaz txondor-plaza mendiaren gainaldera heldu gara.
Goikaldean Otzamendi tontorrera heltzeko aukera ezberdinak daude. Harri-pilak laguntza ezin hobeak dira.
Otzamendi Lokizko tontor garaiena da, 1255 m. ditu. Eguraldia lagun baduzue bertotik Ameskoak, Urbasa, Lokiz, Kodes, Lana bailaraz... goza dezakezue. Badirudi aspaldian mapetan Monte Santo izena zuela.
Arnabarako Otzamendi tontorrerako ekarritako bidetik bueltatu behar da. Pagadian mendebalderantz jo, harri-pilak hortxe izango dituzue. Karstezko lautadatik aurrera eta hegora troka lagun dugula Arnaba tontorrera berehala heltzen da. 1241 m. ditu.
Astia baduzue Alda Gurutzea edo Perriain duzue mendebalderantz ordu luze batera. Ostean bertatik Alda herrirantz abiatuz eta ondoren IR-A65etik Kontrastara bueltatzerik dago. Guztira sei bat ordu.
Ez utzi Kontrasta ezagutu barik. Ikusiko duzue herriak harresia zuela. Ertaroa aurkituko zarete.