Belaguako aterpea .. Kartxela

Enviado por inaxio el 2004, Octubre 9 - 00:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea
Relacionados »Kartxela (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Belaguako errepidean gora gatozela, kuartel zaharra pasa eta gero dagoen bihurgune zabalaren ondoren errepide bazterrean dagoen ebakitako haitza da abiapuntuaren erreferentzia. Aterpetik abiatuta ere honen bila etorri behar dugu, errepidez nahiz errepidearen azpialdetik datozen bidezidorrak jarraituz. Haitz honen aldamenetik gurdibide baten arrastoa abiatzen da larrean barrena Kartxela aldera, baina berehala desegin eta bidezidor bihurturik Arrakogoitiko lepoaren bila doa Lakora aldetik jaisten diren aldapak zeharkatuz. Beste bide asko ere badira gorago eta beherago, baina honek ia gora-beherarik gabe eramango gaitu Binbaletaren ekialdean eskegitako Arrakogoitiko lepora, iturri baten aldamenetik paseaz.
Arrakogoitiko lepora helduz gero, Binbaletako iparraldeko isurialdea zeharkatu behar dugu, bidezidor nabarmenena erabiliz. Honek Kartxela eta Binbaletako isurialdeak elkartzen diren zokora eramango gaitu eta handik gora jarraitu besterik ez dago, bidean gelditutako arkaitzak saihestuz, tontorraren IEko lepora heldu arte. Han bidezidor estu batek ezker aldeko aldapa handiari ekiten dio (leku arriskutsua izango da elurrarekin) bertatik ikusten den Eko tontorraren bila. Hara baino lehen. ordea, hura inguratu eta bi tontorren arteko lepora eramango gaitu, buzoia jasotzen duen Mko tontorretik oso gertu.