Aranako Bizente, Alda, Aranako Ulibarri, KOntras .. Bitigarra

Enviado por BatenBat el 2004, Octubre 17 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA Aranako Bizente, Alda, Aranako Ulibarri, KOntras
Relacionados »Abitigarra (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Dobe Bikenditik joan-etorria ordu bat.
Done Bikendetik ipar-mendebalderantz jo, burdinezko ataka gainditu eta pistatik aurrera egin.
Adi goi aldean tontorra bilatzeko orduan, pista-edo amaitu eta gero margo gorriez lagun heltzeko moduan izango zarete.
Hegoalden Arana bailara, Perriain, Arnaba, Yoar... tontorrak izango dituzue, eta iparrerantz Iturrietako basoa, Done Elena tontorra...

Done Bikendi ermita eta bere inguruaz erreparatu, ermita atzean 5´4 metroko gerri-bueltadun lizarra dago, eupelakoa!, ingurunea ere ez da nolanahikoa.

Done Bikanditik aukera ezberdinak daude Arana bailarako herrietara jotzeko, Ibilbide Laburrak, ia denak 30 minutu eta ordu baten bueltan:
Done Bixente, Alda, Ulibarri.
Azken horretatik beste ordu erdi bat inguruan Kontrastara hel zaitezkete.

Done Kristobal tontorra Done Bikandiren ipar-ekialdera duzue ordu batera gutxi gora behera. Bertotik Kontrastara jaits zaitezkete Portu berritik edo Done Kristobalen hego ekialdetik( irakurri web-gune honetan Inaxiok tontor horretarako, Done Kristobal, idatzi duen ibilbidea).

Kontrasta herria bizitatzea merezi du. Herri honen berri 1256. urtetik dugu. Harresidun herria izan zela konturatuko zarete.