Egillor .. Mortxe

Enviado por Oskar_Garcia el 2005, Febrero 12 - 01:00.
Dificultad Erraza
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Egillor
Relacionados »Mortxe (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Egillorko araztegitik abiatzen gera. Baserri baten paretan dauden marka txurigorriak jarraituko ditugu. Hasieran porlanezko pista bat da eta gero lokatzez beteriko bide batean sartuko gera beti markak eta harripiloak jarraituz. Txabola batera iritsiko gera haritz handi bat bere parean duela. Laister ur potzu baten aurrean egongo gera. Beste bi potzu pasa ondoren bideak gorantz joko du hesi batera heldu arte. Hesia goitik zeharkatu eta pista batekin topo egingo dugu. Pista hau jarraitu azkenego potzu batera iritsi arte. Hemendik gora joan eta laister helduko gera tontorrera. Sekulako bistak!!!!!!.

Igoera: Ordu bat
Jeitsiera: 50 minutu
Zailtasuna: Batez