Pipaon. .. Cervera

Enviado por Oskar_Garcia el 2005, Abril 4 - 00:00.
Dificultad Erraza
Lurraldea Araba
ABIAPUNTUA Pipaon.
Relacionados »Cervera (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Pipaoneko eliz ondoan lagako dogu kotxea, leku nahikoa dago hemen hortarako. Kaletik behera abiatuko gara eliza eskubi aldera utziz. 200 metrotara eskubi aldera joango gara pistatik. Hilerria ezkerrean laga eta hasi maldan gora hesi bat arte. Hemen ere laga daiteke kotxea.
Pista jarraitu bidegurutzei kasu egin barik. Berehala lepo batean egongo gara. Ezkerretara Semendia mendia igo nahi badezute hemendik abiatu. Bidea jarraitu ehiza postuak ezkerretara utziz. Pista bason sartzen da. Jarraitu neke handirik gabe beste hesi batera heldu arte, zeharkatu eta jarraitu bideari. Berehala ehiztarientzako dagoen aterpe batera iritsiko gara. Hemen eskubirantz joan.
Bidea jarraitu maldan gora bidegurutze bat arte. Hemen seinale tantai bat dago. Cervera 55\' jartzen du. Jarraitu xenda, pixkat gogortzen da bidea. 15 minututan Recillako lepoan egongo gara. Hemendik bi aukera dauzkagu. Ezkerretara joanda Recillako tontorrera helduko gara. Cerverara joateko eskubirantz desbideratu eta 15 minututan xenda on baten laguntzaz tontorra irabaziko dogu.

ABIAPUNTUA: Pipaon
MENDIA: Cervera
GARAIERA: 1384m
DESNIBELA: 550m
IGOERA: 1h05m
JEITSIERA: 55m
GUZTIRA: 2 Ordu.