La Herrera .. Atxabal

Enviado por BatenBat el 2005, Junio 13 - 00:00.
Dificultad Oso zaila
ABIAPUNTUA La Herrera
Relacionados »Artxabal (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

HERRERA MENDATEA-SAN LEON-ATXABAL-TOLONO-BASTIDA

Ibilbide honen guztiaren norabide nagusia mendebala da, eta iraupena zazpi bat ordukoa.

Herrera mendatetik bertatik mendebalderantz ateratzen den bidea hartu eta 15 bat minutuan San Leon tontorrera heltzen da. Bidean 274 eskailera gainditu behar dira: 257 porlanezkoak eta 17 metalezko eskailera batenak.
Egun San Leon tontorra antenaz beterik dugu, eta ez nolanahikoak. Karlisten garaian gotorlekua baitzegoen, eta diote tontorraren izena Leon Martinez Fortun karlista buruzagiaren omenean ipini zela.
Goialdea utzi barik aurrera egiten dugu, mendebaldera, La Rosa mendatearen bila. Bidean San Leoneko koban sartu irtena egin daiteke. Koba gainditu ostean pagadirantz jaitsi beharra dago, iparrerantz, mendebalderanzko norabidea galdu barik. Kobatik 30 bat minutuan La Rosa mendatera heldu gara. Bertotik aukera legoke hegoaldeko Abalos herrira abiatzeko, ordu bat.
Guk gure norabide nagusia, mendebaldea, galdu barik aurrera, Atxabala, aurretik Atau mendatea, La Rosatik 20 bat minutu pista eroso batetik.
Atauk mendateak aukera ematen du Pecina herrirantz alde egiteko. Mendatean bertan mendebalderanzko bide-zidorra hartu eta bost minutuan leize zulo eder baten gainean aurkituko zarete. Hemendik aurrera adi bide-zidorra sarritan galdu egiten da-eta bertako landaredia demasa baita. Ordu erdi baten Atxabal tontorrera heldu gara. Hau gozamena! Ahalegin polita eta ez ohikoa, bidea topatzea, eskatu digu tontor honek. Ikuspegia ere ez da txantxetakoa: hegoalderantz Errioxa osoa, mendebalderantz Tolono, ekialdean San Leon..
Hurrengo helburua Osluna mendatea, mendebaldean, Horretarako tontorretik ipar-mendebalerantz ekin, bidea argi dago. 15 minutu
Osluna mendatetik Ribas mendatera pistatik. 10 bat minutu.
Ribas mendatean iparrerantz jo errepidetik 100 bat metro. Mendebalderanzko pista hartu Pagoetara. 15 bat minutu. Iparraldean hortxe dugu Urizaharra.
Pagoetako ataka gainditu eta bi aukera ditugu aurrez aurre: pistatik aurrera egin ala harri pilei kasu egin eta pagadi bazterretik zuzen gora jo, eta horrela pistaren errebueltak ekiditen dira. Azkorri tontorra gure gainean dugu, baina gaur ez da gure helburua. Azkorriri iparraldetik buelta eman diogu Reparaseko belardi ederrak zapalduz eta une batez hego-ekialdeko norabidea jarraitu izan dugu Salsipuedes leporaino. 15 bat minutu.
Leon haitza geure gainean dugu Tolonorako norabidean. Bertotik Tolono 15 bat minutu.
Tolonora heldu gara. XVI. mendeko elurzuloak hortxe bertan, eta zer esan Tolonoko Andramariren baselizaren aztarnak. XV. Mende arte berton bizi izan ziren jeronimoak, eta ostean beste fraide batzuk XVIII. mende arte elurzuloez arduratu ziren. Eta ezin ahaztu mahastiek marrazten duten hieroglifikoa, eta aldi berean iparrean pagadiak eta bestelako landaredia: ezpela, hurritza, txilarra, garoa, ipurua, artea.
Ordu bete pasako bidea dugu Bastidaraino San Gines ermitatik. Bastidara Tolonoko atetik edo arkupetik sartu gara. Harresiaren azken aztarna.
Udan adi urarekin.

Barkatu, teklatua ez dut ondo eta n-rekin arazoak ditut: Tolono, Pecina