Berriz .. Sarrimendi

Enviado por berg el 2005, Julio 26 - 00:00.
Dificultad Erraza
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Berriz
Relacionados »Sarrimendi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Jarritako denbora Andikoa Auzotik da, nik bertan utzi nuen autoa.

Berriztik Markinarako bide nagusira irten behar da, hau Markinerantz hartu eta gutxira Andikoa Auzunerantzko kartela jartzen du. Hemendik kilometro nahikoak ditugu auzora heldu harte, horregaitik habe da autoan joatea.
Behin Andikoan lehenengo bidegurutzea ez dugu hartzen zengotitara doana; bigarrena hartzen dugu; txalet berri baten atzetik pasatzen dena. Jadanik mendiko pista baten gaude. Gutxira hiru bideko gurutze batera heltzen gara non erdikoa hartzen dugun. Pista jarraitu eta pinudi batera heltzean eskumarantz ikusten da aldap gogor eta labainkor bat, bertatik igoten dugu, distantziz laburra da baina aldapa gogorra denez denbora eramaten du.