Atondo-Oskia

Enviado por mou el 2005, Noviembre 7 - 15:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Atondo
Esquema Atondo-Oskia-Atondo
Relacionados »Bizkai (mendi)
Gora-behera350 m
Luzera6 Km
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Kaixo mendizaleok.
Oskia mendira joateko, Atondo herrian berebila utzi, ondoren herritik gorantz doan kareharrizko pista hartu. Gutxira,ur biltegi baten ondoan, ezkerreta burdinezko ataka orlegi bat igaro eta bidetxur batetik ezkerreko bidea hartu (harripilez dago markatua).
Hortik uneoro dena gorantza, harripilak jarraituaz, malda gogor batean goiko gandorraraino. Hemen ezkerretara jo eta gandorraren amaieran dago tontorra. Jeisteko bide bera erabili.
Joan-etorria 2 ordutan egin daiteke.

Notes:

Igoera nahiko gogorra da hauspoarentzat eta igoeraren bukaeran harriak sueltoan daudenez eta penditza gogorra denez, kontu handikin ibili behar da, bereziki jeisteko.