Andraitz
Aizkorri mendikateak bi gune bereizi ditu. Lugaitzeko lepotik hego-ekialdera 1500 metrotatik gorako tontorrak daude: Arbelaitz, Iraule, Aitxuri, Aketegi, Aitzabal eta Aizkorri. Ipar-mendebaldean, Lugaitzeko lepoa eta Biozkornia lepoaren artean Katabera izenaz ezagutzen den karst eremua luzatzen da. Zulogune eta tontor txiki ugarirekin, karst eremu honetan ibiltzea oso nekeza egiten da. Andraitz Kataberaren hego-ekialdeko ertzean kokatuta dago. Gertu 1500 metrotatik gorako tontorrak edukitzeak itzalean uzten du mendi hau. Bere inguruan badira buzoidun beste zenbait tontor txiki. Hego-ekialdean Kantuzulueta (1.410 m.; 30T 554060 4757735), hego-mendebaldean Lekunberri (1.358 m.; 30T 553710 4757600) eta mendebaldean Aizkorritxo (1.344 m.; 30T 553395 4757850) besteak beste. Aizkorritxo tontorretik gertu, izen bereko trikuharria dago. Andraitzen ipar-mendebaldean, Andraitz edo Igoateko lepoa dago. Zegama eta Brinkola aldetik Urbiara iristeko pasabide nagusietako bat.
|
|