SANJUANZAR - Lizargarate - Alabita arratea - MUGARRILUZE - Degurixa - Apotza - ARANGUREN - BIZKARLATZA - HARRIURDIN - SANJUANZAR

Enviado por JFdeA el 2006, Febrero 19 - 11:14.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA SANJUANZAR
Esquema SANJUANZAR - Lizargarate - Alabita arratea - MUGARRILUZE - Degurixa - Apotza - ARANGUREN - BIZKARLATZA - HARRIURDIN - SANJUANZAR
Relacionados »Aranguren (mendi) »Mugarriluze (mendi) »Makatz Gain (mendi) »Bizkarlatza (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Sanjuanzar baserri ondoan utzi dugu kotxea, eta bertatik abiatu gara gaurko ibilaldira. Baserri honetara heltzeko Dorletako amabirjinaren ostean, Eskoriatzaranzko norabidean, eskubira lehen bidea hartu.
Ibilaldian zehar lau norabide nagusi izango dugu: Amuetagainaraino Ekialdea, Apotzaraino Iparraldea, Alabitaraino Hegoaldea, eta amaieran Mendebaldea.
Beraz, kotxea utzi karobi edo elurtegi baten ondoan eta aldatzgorari ekingo diogu. Hamar minutura pagadian sartuta gaude eta ia goialderaino ez gara bertotik aterako.
Lizargaraten Eskoriatza, Elgea eta Kurutzberritiko bideekin bat egingo dugu. Guk ekialdera jarraituko dugu. Errota-haizeak gure zain ditugu.
Heldu gara Alabita aldera. Hegoaldera Mugarriluzerako aldapa zain dugu, eta goialde osoa babesten errota-haizeak.
Mugarriluzetik gainaldetik aurrera eginez, Ekialderantz. Aumategi azpiraino. Gain honen mendebaldetik Degurixarantz jo dugu, Alabitako zokogunea Mendebaldera dugula.
Berriro beste pagadi batean sartu gara Degurixarantz.
Orain arteko norabide nagusia aldatu dugu, Iparraldea. Zeharkatzen dugu Degurixa eta harkaitzezko begizulo bat zeharkatuz borda batera heltzen gara. Apotza aldean Arangurenerantz jotzen dugu, Hegoalderantz, mendi honen Ekialdeko magaletik.
Arangurenetik Hegoalderantz jarraitzen dugu, Apotzakartara.
Hurrengo tontorra Bizkarlatza (1110m). Bertotik Alabita arratera abiatzen gara.
Jadanik bagaude berriro joaneko bidean. Bueltan bidetik bertatik bertara dugun Harriurdinera(1002m) jotzen dugu. Eta hemendik Sanjuanzar baserrirantz berriro.