Gorozika-Bizkargi

Enviado por Eriel el 2006, Abril 25 - 00:25.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Gorozika
Esquema Gorozika-Bizkargi
Relacionados »Bizkargi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zornotza eta Gernika tartean dagoen Gorozika herrixkan uzten dugu ibilgailua,herrian bertan iturria dago.Eleizatik auurrera joan eta herrian bertan eskumatara jotzen dugu harrizko pista batetik. 50 metro ingurura kartel batek seinalatzen digu zein bide jarraitu. 10 minutu igarota eskumako aldean dagoen poste batetan ikusten dugu plakatxo zuri bat Bizkargi mendia ipintzen duena eta ezkerretara jotzen duena. Hortik aurrera dena da pista igoera. Behin deskantsu batera iristean beste poste seinalatzaile bat ikusten dugu ezkerrean,KONTUZ! aurrera jarraitu behar dugu eta 50 metrora eskumatara jo seinale zuri-gorriak jarraituz. Postean bertan eskumatara jo eskero metro bi inguruko pista txikiago batetik ARBURU mendira goaz. Puntu hortatik aurrera lurrezko pista jarraitzea besterik ez da ermitara heldu arte.