Gorbeiaren Mendebala

Enviado por JFdeA el 2006, Octubre 9 - 12:43.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Sintxita
Esquema Sintxita (600) - Ukulukorta - Oderiaga (1.234) - Usotegieta (1.178) - Ipergorta(1.226) - Gorosteta (1.256) - Lekanda (1.302) - Altapitaitz (1.164) - Sintxita (600)
Relacionados »Altipitatx (mendi) »Gorosteta (mendi) »Lekanda (mendi) »Oderiaga (mendi) »Usotegieta (mendi) »Ipargorta (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Orozko herria zeharkatu Erantz(Urigoitirantz), Usabel auzoan utzi Urigoitirako errepidea eta hartu Hra ateratzen den errepidea.

Autoentzako Urkiolako Parkeak prestaturik duen lekuan autoa utzi eta jantzi botak. Ekarritako bideari ekin Austingarmirantz. Aparkalekutik bosta bat minutura bide bazterrean Ukulukorta markatzen duen kartela dago, hortixik jarraitu, Mra. Aurreraxeago Sintxitako iturria dago bide bazterrean(Goikogane mendi taldeak Domingo Azkueta-ren omenean). Bejondeizuela!

Ukulukortako bidea Ubixeta eta Oderiaga arteko lepoan jarriko gaitu. Bidean Ukulukortako txabola zaharraz eta inguruneaz gozatu ahal izan dugu. Bertan informazio-kartelak daude artzainen eta ikazkinen zer egina azaltzen. Ez da makala! Horrelako toki baztertuan halako azalpenak aurkitzea. Helburua lepoa da, horretarako harripilen laguntza izango dugu.

Lepotik Erantz, Oderiagatik behera Austingarmirantz. Bertora heldu aurretik Hra hartu, Usotegietara. Tontorretik IEra, gainaldetik seinale txuri-gorriak lagun Ipergorta lepora. Lepora zeharkatu norabideari eutsiz eta gora jo, Ipergorta tontorrera. Gailurrean mahai ederra dago inguruko tontorrak aurkitzeko, gaur suerte txarra izan dut orozkoarrek antolatutako mendi-martxa dago eta antolakuntzakoak berton daude 4x4arekin eta mahaian paperak eta kafe-ontzia. Hurrengo baten izango da, hauek gaur lanean ari baitira!.

Norabidea apurtxo bat aldatuta, Era, Gorostetara heldu naiz. Arraban sartzea erabaki dut Kargaleku lepotik. Hau bista!: Arraba aurrez aurrea, Aldamin. Gorbea, Orisol, Anboto, Aramotz, Lekanda, …

Jarraitu dut Itxinako haitzen albotik Arraba barruan Lekandarako norabidean, Ira. Nire hurrengo helburua.

Bideko iturrian pitxerreko ura aldatu eta Igalerant lepoan Itxina barnera bueltatu naiz Lekandarako heltzeko asmotan.

Lekandatik bide bereberetik bueltatu naiz, Hra. Ostean Atxulourreko bidea hartu dut IMa Lexardiraino. Norabide aldaketa Hra, Altapitaitz tontorraren bila. Bertotik norabideari, Ha, eutsiz tontorra jaitsi. Tontor azpitik Mra aldats behera belarditik, aldats pikoa. Jaitsi mugarri bat aurkitu arte. Une honetan norabidea aldatu Hra. Erreka zeharkatu behar da, bilatu tokia, norabide aldatu barik. Erreka zeharkatuta Bizkaiko Foru aldundiaren kartelarekin topo egiten da: basurdeen mazalak.

Hra jarraitu. Pagadiaren goialdean Mra jo eta Austingarminetik datorren pistarekin topo egiten da. Horrexek eramango gaitu aparkalekura

Notes:

Laburtu daiteke. Esaterako, Itxina aldea egin barik utzi edo alderantziz.