Sierra de Tabar, Tabarretik abiatuta

Submitted by inaxio on 2007, Mayo 27 - 20:46.
Dificultad Erraza
ABIAPUNTUA Tabar
Esquema Tabar - HMko bizkarra - tontorra - Iko bizkarra - Tabar
Relacionados »Tabar, Sierra de (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Herriko kale nagusian gora eginez utziko dugu atzean herria. Herritik ateratzean pabilioi handi baten ezker aldetik pasata pista zabal batean gora abiatuko gara, baina erne, pabilioi horren eskubi aldetik etorriko baikara itzuleran.

Aldapa handitu ahala bideak ezker aldera jotzen du, HMko norantza hartuta; bidea lurrezko pista zabala da, ardurarik gabe jarraitu daiteke. 10 bat minutura pista zabalago batekin gurutzatzen da gurea, baina guk ezker-eskubiko adarrak bazterrean utziaz, norabide berean jarraitu behar dugu, mendian gora. Gurutzatu dugun pista hori Loitiko mt.ra doa.

Hala joango gara gerturatzen mendiaren HMko bizkarrera...