Desaomendi

Garaiera 1309 m
Mendialdea Aralar
Kokapena ED50 30T X.578945, Y.4759318
WGS84 42.980700 N, -2.032830 E.
Beste izenak Desamendi
Abiapuntuak Guardaetxea, Lizarrusti
Gertu Eulatz, Txameni, Unako putzua, Puttarri, Intzako Dorrea, Aldaon, Pardarri, Pallardi, Beloki, Akaitz, Beoain, Ttutturre, Ganboa, Uarrain, Serlo Gaina, Uzkuiti, Alleko, Urakorri, Akaitz Txiki, Txurtxur, Artubi, Balerdi / Mallozarra, Larraone, Artxueta, Larrunarri / Txindoki, Txaradigorri, Urreako Haitza, Sarastarri, Ausa Gaztelu.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Desaomendi
Mendebaldetik ikusita Jose

Malloetako gailur harritsuen hegoaldetik, eta haien paraleloan, beste bizkar leunago eta apalago bat hedatzen da mendebaldetik ekialderantz. Bizkar honek Errenagako gainetan hasi, Txameni-Txorrotxeta gandorretan laztu eta Beloki gainetan goititzen da berriz, Guardetxeko errepidean hil aurretik.
Desaomendi (edo Desamendi) dugu bizkar honen mendirik altuena. Hau eta haren gainalde lau belartsutik izanen dugun ikusmira aparta dira mendi honen dohainik onenak.
Bai Lizarrustiko mendatetik bai Guardetxetik abiaturik txango ederrak egin daitezke gain honetara, bai bakarrean bai inguruko gainekin (Putterri, Txameni, Ernara, etab.) konbinatuz.

Irudiak

****

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

**

****

***