Peña Blanca
Mendi xume baina ederra dugu Peña Blanca, Andia mendizerrako bihotz-bihotzean kokatua. Badirudi bere auzokoak diren Treku (Bordas Viejas) eta Lezizak erakartzen dituztela mendizale gehienak, baina Peña Blanca aukera bikaina da, bai bakarrik igotzeko, bai Trekura egindako txangoak luzatzeko, eta ikuspegi berri eta ederragoak gozatzeko. Igoerak asko eta desberdinak dira: Goñi herritik -edo baselizatik-, Lizarragako mendatetik, baita Unanuatik igotzen den pistatik ere, azken hau luzeagoa bada ere. Inguruko parajeak ezin ederragoak dira, belardiak, ur putzuak, kareharrizko hormak... Merezi du bisitatzeak.
|
|