Pallardi

Garaiera 1290 m
Mendialdea Aralar
Kokapena ED50 30T X.581851, Y.4760686
WGS84 42.992546 N, -1.997296 E.
Abiapuntuak Aralarko Guardetxea, Albiko aparkalekua, Araitz ibarra.
Gertu Ttutturre, Unako putzua, Beloki, Txameni, Intzako Dorrea, Txurtxur, Eulatz, Desaomendi, Aldaon, Beoain, Pardarri, Urakorri, Artxueta, Balerdi / Mallozarra, Puttarri, Artubi, Ganboa, Elosta, Urreako Haitza, Uzkuiti, Uarrain, Akaitz, Larraone, Serlo Gaina, Santa Barbara / Malkorraundi, Mergelu, Santa Kruz.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Pallardi
Pallardi, hegotik ikusita zuriain

Malloetako mendia dugu Pallardi, ez ezagunenetakoa seguruenik, baina merezi du gure arreta, bakarrik edo inguruko beste mendi batzuekin batera igo dezakegu. Alde batetik, gailurreraino eramaten gaituzten ibilbide guztiak ezin ederragoak dira, bai Araitz ibarretik, bai Guardetxe edo Albiko aparkalekutik. Ikuspegiak ere apartak dira Mailoen gainetik. Batez ere Albi edo Guardetxetik etorriz gero, gomendatuko nuke Aitzear izeneko bizkarretik igotzea, erosoagoa baita, inguruetan karst deserosoekin egin baikenezake topo. Behin goiko basoan sartutakoan, pasabiderik erosoenak bilatu, ez baitago biderik. Hala ere, erraza da gailurrera iristea. Jaisteko, -bertatik igo ez bagara- Ilobi mendatetik joan gaitezke, toki eder eta ezkutua.

Irudiak

***

***

***

***

***

***