Gazteluzarra

Enviado por zuriain el 2008, Abril 16 - 15:09.
Altitud 1116 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.663468, Y.4739825
WGS84 42.791667 N, -1.002540 E.
Nombres alternativos Gaztuluzarra
Puntos de partida Bidankoze
Cerca San Juan (suntsituta) ermita, San Pedro eliza, San Migel ermita, Bidankoze herria, Argible mendia, San Sebastian ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Gazteluzarra
Gaztuluzarra ekialdetik ©zuriain

Ez da Nafarroako mendirik ezagunena (ez horixe!) baina merezi du bisitatxo bat hala ere. Hurbil dagoen Argiblek ere ez du mendizale askorik ikusten, nahiz eta horrek bertize, txartelontzia eta guzti dituen. Gaztuluzarrera igotzeko abiapunturik hoberena Bidankoze da. Elizaren parean ekialdera zuzenean igotzen den bidea hartu pinudian dagoen lepo txiki batere iritsi arte. Handik hegoaldera joko dugu, Lezerena (edo Elizarena)ko gainetan gora. Behin mendilerroaren gandorrean, berehala begiztatuko dugu Gaztuluzarraren goiko harkaitza, hegoaldean, pinudi ilunen gainean gailentzen. Handik gorako bidea ez da hain erraza, baina gailurra uneoro begien bistan izanen dugunez, ez gara galduko. Jaisteko, etorritako bideaz gain, badago aukera hegoalderantz jo eta San Juan ibarrean behera itzultzea. Bide hau, ordea eta Salvoch bordatik pasatzen dena nahiko itxita daude, orain urte batzuk egoera onean bazeuden ere. Hobe dugu Elizarena eta Gazteluzarra arteko lepoan hasten den bidexka hartzea.

Imágenes

*****

***

****

****

****

****

***

***

****

****

****

****

***

***

****

***

***

Related nodes