Bisaurin

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2670 m
Sistema Bisaurin
Ubicación ED50 30T X.693133, Y.4740237
WGS84 42.788474 N, -0.639961 E.
Puntos de partida Lizarako aterp., Gabardito, Forges dAbel.
Cerca Puntal de Secus mendia, BARRANCO DEL FORATON harrespila, BARRANCO DEL FORATON 2 norte trikuharria, FORATON trikuharria, SECÚS tumulua, OLDECUA zutarria.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Bisaurin
IMko isurialdea, Rincon de Secus aldetik ©inaxio

Parerik gabeko mendia... mendebaldetik etorrita, izan ere Pirinioaren ardatz nagusiak jauzi handi xamarra egiten du gora Bisaurinekin topo egitean. Hegoaldera erakusten duen bizkarra mugarri nabarmena da hegoaldeko lautadatik begiratuz gero, hura erreferentzia gisa hartuta erraza baita hurrengoak ezagutzea: Aspe, Collarada... Lizara eta Gabarditoko aterpeak izango dira abiapuntu erabilienak, biak ere H.ko isurialdean, Foraton-eko lepoaren alde banatan (Lizara gertuago halere). Lepo honetatik gora aldapa gogor eta zabal batek jartzen du tontorrerainoko bidea, neguan eskiatzaileen gozamenerako eta udan eguzki galdatan harritzan gora igo ezinik ibiliko diren mendizaleen nekerako.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

**

**

***

***

***

Maitagarria

Niretzat ordea, maitagarria da Bisaurin mendia. Inaxiok aipatzen duen lez, mendebaldetik etorrita altuera gehien duen mendia da, lehena baita Auñamendiren garaiera gainditzen. Collarada arte ez dago altuagorik.
Guk duela urte batzuk burutu genuen, Hechon urrian izandako zubi horietako batean. Izan genuen eguraldia ez dut sekula ahaztuko, hotza goizean baina hodei arrastorik ez.
Lizaratik ekin genion, bide mitikoa eramanez Foratongo leporaino belardi zabaletan barrena.
Azkenengo aldapa, 600 metrotakoa izanik, patxadaz hartu, goiko ikusmirako gozamenerako. Totalera 5 ordu baino gutxiagoko plazerra.

ibilbide zirkularra

Bisaurin aldera joateko asmoa dugu. Gabarditotik abiatuta 2 eguneko ibilaldi bat egin nahi genuke berriro ere Gabarditon amaituz.
Inguru haietan honetarako ze aukera dauden jakin nahi genuke eta ea lotarako bordarik edo aurki dezakegun.

Zatarra

Oso mendi zatarra da Bisaurin. Lizara aterpetik gora eta gora atsedenik gabe igotzen dena. Baina, beti bezela, behin tontorrean pena merezi duena. Castillo de Acher, Hiru erregeen mahaia, Anie, Midi... denak ikusten dira goitik. Gainera goizean goiz, putreak, sarrioak eta basurde bat ere ikusi ahal izan genuen.

Re: Zatarra

Gabarditotik igoera ostera oso politxa da. Zati ezberdinak ditxu. Lenengo basuan ziar. Haitz batzun azpitxik pasatzen da gero. Urjauzi txiki baten ondotik pasau ondoren Dios Te Salve lautadara igotzen da. Lacuta azpiko zelai zabalak ziarkatuta Foraton lepora heltzen da Lizaratik datorren bidiakin batzeko. Hemendik puntara zuzen-zuzen, baina lasai hartu, bixkor hasi eta itxo barik, emoten dabena baino luziaua da ta. Gabarditorik 3 ordu inguru.