Viburnum lantana

Viburnum lantana
Viburnum lantana, Ilarduia aldean ©inaxio
Izen arruntak eu:andura, marmaratila
Eite biologikoa fanerofitoa
Tamaina 100 - 500 cm
Garaiera 50 - 1300 m
Generoa Viburnum.
Banaketa globala Mediterraneoa.
Ugaritasun indizea U - Urria.

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak.

Ingurunea

Erkamezti eta artadien orletan eta baso horien ordezko sastrakadietan.

Herrialdea

Arroak eta tarteko mendiak: U(A); haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak