111
Betula alba
Hosto erronboideak edo arrautza-itxurakoak, irregularki zerratuak, akumen laburrarekin, azpialdean ileak dituztenak nerbioen galtzarbeetan; urteko adartxo iledunak; fruituaren hegalak hazidun atala bezain zabalak edo apur bat zabalagoak dira; hazidun atala potoloa da eta puntan ilaunduna. HabitatBatzuetan zuhaiztiak eratzen ditu, baina normalean han-hemenka aurkitzen da, pagadi, harizti eta baso mistoetako soiluneetan, mendietako zohikaztegi eta erreken bazterretan. RegiónHaran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U; tarteko eta hegoaldeko mendiak: B. FuenteEuskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna
|
![]() |