ARBAIETA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua URKIAGA – ADI.
Aurkikuntza B. Barrero, A. Martinez, G. Mercader, L. Millan, I. Txintxurreta (08-12-2001)
Kokapena
· Alt.: 1000 m.
· WGS84 42.984311 lat., -1.495715 long.
· ED50 30T X.622750, Y.4760380
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu ARBAIETA 2 ekialde trikuharria, SOROMEAR 2 hego trikuharria, SOROMEAR 1 ipar trikuharria, ARBAIETA 1 mendebalde trikuharria, SOROMEAR tumulua, AMUZ trikuharria, Iramendi / Amutz mendia, San Gil eliza, Eugi herria, GURUTXAGA eremu tumularra.
images
ARBAIETA
Arbaieta Ekialde (Arballeta 4) ©zuriain

Azalpena

2 trikuharrik osatutako multzoa

EranskinaTamaina
31-25-01-04 Dolmen Arbaieta 1 oeste.pdf1.38 MB

Iturria: Nafarroako Karta Arkeologikoa (Hilharriak taldea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***


***

Arbaietako multzoa

Katalogoaren arabera, bi trikuharrik osatzen dute multzo hau: Arbaieta Ekialde eta Mendebalde. Biak Amuz (Artzabal) menditik Eugiraino jaisten den bizkar baten ertzean daude, burdin hesiaren ondoan. Oso egoera txarrean daude, harri guztiak sakabanaturik baitaude.
Megalitos Pirenaicos-en orrialdean, Arballeta 3 eta 4 izenak jartzen dizkieta. Honetaz gain, beste trikuharri bat seinalatzen dute bi hauen iparraldera, Arballeta 5 izendatzen dutena. Honen argazkiak ere bidaltzen ditut. Nolanahi ere, iratzeek dezente eragozten zuten argazki onak hartzea.

SOROMEAR: 2 trikuharri eta tumulu 1

Bai, Arbaieta 3 eta 4 nire lagunek aurkitu zituzten 2006an, baina izena ez da hori , SOROMEAR 1 eta 2 baizik. Eta tumulu bat ere bai: SOROMEAR.
UTM koordenadak eskuratzen ditudanean egingo diet fitxa.

Kaixo, Alfonso. Ikusi dut

Kaixo, Alfonso. Ikusi dut trikuharri berrien fitxak jarri dituzula. Argazkiak berrantolatuko ditut, baita haien izenak ere, Megalitos Pirenaicos orrialdean hartutako izenak erabili bainituen. Ikusten dudanez:

-Soromear 1 eta 2 trikuharriak, Arballeta 1 eta 2 dira M.P. orrialdean.
-Arbaieta, Arbaieta 1 mendebalde eta Arbaieta 2 ekialde, Arballeta 5, 3 eta 4 dira M.P. orrialdean.
-Tumulu pare bat seinalatzen dute M.P. orrialdean, Amuz trikuharritik hurbil, Arbaieta 1 eta 2 baino gorago. Horien argazkiak hartu nituen, baina Soromear tumuluaren koordenadak askoz mendebalderago daude eta baxuago. Beste tumulu bat da hori ala tumulu bera da, koordenada okerrekin?