ETXOLTXARRALDEA 2 ekialde trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ELKE - KORONA.
Descubrimiento Sales Santos Bera (1987)
Ubicación
· Alt.: 1161 m.
· WGS84 42.931138 lat., -1.304355 long.
· ED50 30T X.638472, Y.4754772
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca ETXOLTXARRALDEA 1 mendebal trikuharria, ANSABE trikuharria, BERRABURU zutarria, KORONA ekialde 3 trikuharria, KORONA EKIALDE 2 trikuharria, Corona/Errazu mendia, KORONA EKIALDE 1 trikuharria, KORONA tumulua, ZORROZTARRIALDEA zutarria, Garaioako haritza zuhaitz aparta, MENDIGIBEL zutarria, BETELU tumulua, KORONA MENDEBAL 2 trikuharria, MENDIBURU tumulua.
images
ETXOLTXARRALDEA 2 ekialde
Etxoltxarraldea 2 ekialde ©zuriain

Fuente: Nafarroako Karta Arkeologikoa (Hilharriak taldea).

Imágenes

***

***

***

***

***

Kaixo lagunok. Aurreko

Kaixo lagunok. Aurreko egunean Korona-Errazu mendian izan nintzen hainbat megalitoren bila. Zoritxarrez, ezin izan nituen batzuk aurkitu: Etxoltxarraldea, Ansabe eta Korona mendebalde 2 batez ere. GPSak bertan zirela erraten bazidan ere, ez zegoen ezer. Hainbat argazki atera nizkien harkaitz "susmagarriei" baina seguru ez nagoenez, ez ditut jarri nahi. Baduzue megalito horiei buruzko argibideren bat? Nafarroako megalitoen data base bat pasatu zidaten GPSrako, baina ikusten dudanez, anitz tokiz kanpo daude. Badakizue non aurki nezake halako waypoint base bat? Milesker, eta ongi izan!

horixe da nire asmoa

nahi izanez gero bidaliko dizut hemen osatzen ari garen databasea waypoint fitxategi bat bezala osatuta, baina horrek ez du esanahi koordenatu guztiak zuzenak direnik. hainbat iturri erabili ditut databasea osatzeko (HilHarriak taldeak sortutakoa, gipuzkoa eta bizkaiko karta arkeologikoak, beste hainbat artikulu...) eta irteera mordoska egin dut koordenatu horien egokitasuna egiaztatzeko... eta ikusi dudanagatik, kasu askotan metro askotako okerra dago, eta beste askotan nahiko zuzena da...

HilHarriak taldekoek osatutakoan ("irundarra" talde hortako kidea da), esaterako, kokapena zehatza den ala ez zehazten da, lokalizazioa GPS bidez edo mapa baten gainean egin den adierazteko. nik gauza bera egiten dut hemen, errore tartea ~10m-koa edo ~100m-koa den adieraziz. baina, batzuetan ikusi dudanez, aldea 300 metrotik gorakoa ere bada azkeneko kasu hauetan, Aralarren bertan.

zehazgabetasun horren ondorioz leku askotan, monumentua bera apal xamarra bada, leku harritsuak direnetan edota sastrakak estalitakoak direnean, oso zaila da monumentua identifikatzea. deskuidoan beste pare bat aurkituko dituzu bilatzen ari zarena baino lehen ;-)

nik uste horixe dela lehenengo egitekoa, denon artean monumentuen kokapen zehatza jasoko duen database bat osatzea, orain arteko koordenatuen zehaztasuna egiaztatu edo zuzenduz. laster jarriko dut megalitoen koordenatuak GPSrako fitxategi batean eskuratzeko modua, mapatik bertatik.

Kaixo Inaxio. Oraingoz ez

Kaixo Inaxio. Oraingoz ez dut zure waypoint horien beharra, koordenatu, mapa, airetiko argazkiak eta gpsarekin nahikoa dut eta... baina milesker eskaintzeagatik. Hurrengo egunetan saiatuko naiz bisitaturiko hainbat megalitoren kokapena zuzentzen.
Bestalde, nire argazki zaharrak (duela 2-3 urtekoak, hori baino lehen diapoak egiten bainituen) berrikusten aritu naiz, eta pare bat ustezko megalito aurkitu dut.
Bata halako harrespil bat da Otsolako larreek Beigañeko basoarekin bat egiten duten tokian aurkiturikoa, pistatik metro eskas batzuetara. Bertan izanik itxura handiagoa zeukan argazkian baino.
Besteak trikuharri nahiko garbi bat ematen du. Egun hartako ibilbideaz gogoratzen dudanaren arabera, Tantadi edo Erasun-Igoa izan daiteke. Lertza-Patatalur menditik jaitsi eta iparralderantz jo nuen eta mendi baten gainaldean, basoaren erdian, bitxo hura aurkitu nuen.
Ustezko megalito horien argazkiak ditut, baina ez dakit non jarri, edo non begiratu benetakoak diren ala ez.
Inaxio edo Irundarra, mezu hau ikusten baldin baduzue, erran nola erakusten ahal dizkizuedan argazkiak eta eginen dut.
Ez adiorik, adiskideok.

monumentua identifikatzea

monumentua identifikatzea lortzen ez baduzu, sortu orri berri bat eta galdera ikurra jarri izenaren ordez, honela, gainontzeko datuak osatu, kokapenarena batez ere, eta argazkiak erantsi. HilHarriak taldekoek jakingo dute zein den (edo berria den, edo ez den...).

megalito berriak ( ? )

Kaixo, zuriain! Alfonso Martínez , Hilharriak taldekoa .
Nafarroako Katalogoa argitaratu ondoren, azken 3 urteotan megalitoen fitxa berriekin batera, UTM koordenada guztiak berrikusten ari gara. Eta , egia da, monumentu batzuetan 200 metro baino gehiagoko akatsak daude.
Hala ere, zure aurkikuntza megalitikoak bidal itzazu lasai, eta nik esango dizut lehenengo, katalogatuta dauden ala ez.
Bigarren, ez badago katalogatua, joaten garenean , megalitoa den egiaztatuko dugu.
Agur bero bat!

irundarra