Garai batean Espainiako erregeena zen mendi hau, baina egun jabetza Eugiko kontzejuarena da. Mendi honen malda luzeak pagadi zabalek hartuta daude, zuhaitzak ia gailurreraino bertaraino iristen direlarik. Erregerenak gailur bikoitza du. Iparraldekoa garbia eta garaiena da (SITNAren arabera, baina bertan izanik hegoaldekoak ematen du altuen) Azken gailur hau, hegoaldekoa, basoak harturik dago, baina harkaitz batzuk daude ikuspegi apur bat eskaintzen dutenak.