DESKARGA harrespila
![]() 2 ©inaxio LocalizaciónEzkilletorre (Abadekurutz) menditik M-ra (Leitzaran aldera) doan bizkar zabalak Deskarga izena hartzen du. Deskargako bizkar honen zelaigune zabal batean, Oizingaingo lepotik 350 m HHE-ra eta Ezkillatorreko tontorrera doan suebakitik 10 m eskuinetara (M-ra). DescripciónHarrespil multzoa. Egun, eta 60. Hamarkadan bertan egindako koniferen landaketak direla eta, beste harkoskor eta harlauzen artean, zertxobait itxuraldaturik bada ere, I-H 9 m eta E-M 8 m diametro duen egitura bat antzeman daiteke. Egitura hau 24 lekukoz osatua dago eta berain garaierak 0,10 m-tik 0,40 m-ra doaz. Bertako koartzita, arbela eta harearrizkoak dira. 2001 urtean A. Gomezek aurkitu zuen. Ez da indusketarik egin. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |