Txorrotxarria erraldoiak hegoaldera egin ahala, pinuz jantzi eta garaiera galtzen du. Igari mendatera iritsi baino lehenago, harkaitz zorrotz bat gailentzen da inguruko sakan bakarti eta pinudi sarrien gainetik. Atsagarbia da, behatoki ezin ederragoa inguruko mendi eta ibarren gainetik.