Espigüete, hego aldeko harritzatik

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 25 - 21:11.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Palencia
ABIAPUNTUA Cardaño de Abajo
Esquema Cardaño de Abajo, Espigüete, Cardaño de Abajo
Relacionados »Espigüete, Cardaño de Abajotik (track) »Espigüete (mendi)
Gora-behera1150 m
Luzera11 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Espigüete, hego aldeko harritzatik
Espigüete, hego aldeko harritzatik

Palencia probintzian, badago errepide bat, Cervera de Pisuerga herritik Guardo herrira, bi urtegien ondotik. Errepide honi, “carretera de los pantanos” deitzen diote. Urtegi horietako baten ondoan, (Camporredondo), Guardotik ez urruti, Cardaño de Abajo herria dago. Hemendik hasiko gara igotzen.

Herriaren ipar-mendebaldera dago Espigüete mendia, eta halaxe, herriaren goiko aldetik noranzko berarekin gorantz ateratzen den pista hartuko dugu. Laster orkatzak ikusi genituen harizti polit batetik. Geroago, “Arroyo de la Dehesa” zeharkatuko eta horrela, ordu beteko bidea egin ondoren, mendiaren bi tontor nagusietatik beherantz datozen bi gandorren artean dagoen harritzaren parean gaudela ikusiko dugu (1.675 m.). Pista utzi eta gorantz zuzen (ipar alderantz) bide arrasto eta cairn batzuk jarraituz, erdi belardi erdi txilardegi, harritzara iritsi arte, eskuineko aldetik.

Harritzatik gora, ipar/ipar-mendebalderantz, komeni da cairnak jarraitzea, lekurik aproposenetik eramango gaituzte eta. Halaxe, gailurrera iritsiko gara, bi tontorren arteko lepotxora. Ehun metro pasatxo mendebalderantz gailurretik, 25 metro igotzeko, eta tontorrean gaude. (3:00)

Ikuspegia zabala eta ederra omen da. Guk ez genuen ezer ikusi. Udazkeneko egun ilun batean, erditik gora lainopean igo ginen, fronte bat sartzen ari zela, euria noiz hasiko.

Notes:

Bide beretik jaitsi ginen, harritzaren bukaeraraino. Baina pistara jarraitu beharrean, harresiaren azpitik ekialderantz doan bide zidorra hartu genuen, aurrerago, basotik jaisten, onddorik aurkitzen ote genuen. Bide zidor hau egokia da, bi Cardañoen artean dagoen parkinean autoa utzi duenarentzat, horrela nahiko zuzen bertaratuko delako

Imágenes