OsoSubmitted by zuriain on 2008, Diciembre 9 - 10:56.
Peñagujereada ©zuriain Leire mendilerroa ez da Arangoitin amaitzen. Mendikate ezezagun samarra da, eta sekretu ugari gordetzen ditu bere bazterretan. Besteak beste, Peñagujereada edo Paso del Oso izeneko harrizko zubi ikusgarria (UTM 30T X652273, Y4723452), Oso gailur ia antzemangaitzaren bidean aurkituko duguna. Harrizko begi haundi hori Hegoaldeko amildegiaren horman zulatuta dago, eta mendiak haren gainean eratutako inbutu-antzeko zulo baten irteera da. Kontu pixka batekin ibili beharra dago, aldapa handia da-eta zulo horretan.
|