Peña de la moza

Garaiera 970 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.623384, Y.4747546
WGS84 42.868829 N, -1.490561 E.
Beste izenak Mendi, Elmendi
Abiapuntuak Errea, Arriasgoiti, Elkano
Gertu Lakarri, Aldapaburu, Belokain, Aginagako Harria, Maliturri, Measkoitz, Ukua, Izkieta, Larrogain, Antxorizko haitza, Elixato.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Peña de la moza
Peña de la moza zuriain

Lakarri harkaitz ospetsuak adar harritsu bat luzatzen du ekialderantz. Gandor ikusgarria izanik ere, eta batez ere Arriasgoiti ibarretik ikusita harkaitz zorrotz eta haidor baten itxuran agertu arren, ez dirudi gailur honek bisita gehiegi jasotzen duenik. Bideak nahiko itxita daude, eta gandor osoa zeharkatzen duen alanbre-hesia ere oztopo ederra da. Hala ere, merezi du traba horiei guztiei aurre egin eta harkaitz honen gailurra bisitatzeak.
Kondaira ilun batek ere edertzen du mendi hau. Diotenez, uhartear batek neska bat hil eta harkaitz honen inguruetan lurperatu zuen. Hortik, jakina, omen datorkio izena (M. Belaskoren Hiztegi Toponimikoan jasoa)

Irudiak

***

****

***

***

***

****

****

**

***