Sanguein

Garaiera 1169 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.585353, Y.4741025
WGS84 42.815308 N, -1.957033 E.
Beste izenak Otsaurka
Abiapuntuak Iturgoien, Munarriz
Gertu Elimendi, Malkaxko, Mendizelaia, Dorrokoteka, Peña Blanca, Saratsa, Bordas Viejas, Alto de las, Lezizagoa, Portupekoleze, Dulantz.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Sanguein
Sanguein edo Otsaurka zuriain

Andia mendilerro erraldoiak hegoaldean hautsi eta arroil eta labar ikusgarriak eskaintzen ditu. Ikusgarrienetako bat Iturgoien herrian hasten den Otsanzulo izenekoa da. Inguru hauetan ohikoak dira "otso" erroko toponimoak, piztia hauek orain ez oso luze arte herri hauetako bizimoduan izan zuten garrantziaren lekuko. Antza denez, otsoak harrapatzeko segadak egiten ziren sakan honen hondoan.
Erro beretik omen datorkio Sanguein mendiari bere beste izena, Otsaurka.
Bestalde, paraje hauetan gertatu omen zen Valdejunquerako gudaldia. 920. urteko uztailean Abderraman III.ak Nafarroako eta Leongo erregeen koalizio bat garaitu zuen, eta inguruko herri eta lurrak zakuratu, zigor operazio batean.

Sangueingo gailurra ez dago mendiko punturik altuenean, Larginburu izenekoan, branka ikusgarrian baizik, nahiz eta hau hainbat metro apalagoa izan. Mendi honen inguruan, hala nola Andia osoan, monumentu megalitiko ugari aurki dezakegu, mendilerro hau aspaldiaren aspaldietatik populaturik egon dela frogagarri.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

****

****

****

****

***

***

***