Saitsederra

Garaiera 1418 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.667483, Y.4748261
WGS84 42.866876 N, -0.950781 E.
Beste izenak Sisaderra, Seisaderra
Abiapuntuak Izaba, Uztarrotze
Gertu Kakueta / Peñablanca, Lakuaga, Armotoa, Larratza / Pikoatxikota, Txorrotxarria, Ekialterrea, Ezkaurretxikia, Arain, Baines, Migoleta, Puntabarrena, Atsagarbia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Saitsederra
Saitsederra zuriain

Uztarrotzeko mendilerroa Atuzkarratzen iparraldean zabaltzen da, bien arteko muga lausoa delarik. Mendi garaiak dira, baina profil leun borobilekoak. Saihets pikuetako baso trinkoetan pinua eta pagoa tartekatzen dira, baina belarra da nagusi gainaldeetan. Borda ugariren hondakinek abeltzaintzari loturiko iragan baten berri ematen digute. Mendilerroko gailurrik inportanteenak Luno, Lakuaga, Barangaga eta Saitsederra dira, azken hau delarik denetan altuena.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izena "saihets" hitzarekin lotzen da, baita Erronkariko hizkeran "Saitsa" hitzaren adierarekin ere: Idiak bazkatzen diren toki eguzkitsua.
Barangagak, bestalde, "baranda" hitzarekin izanen luke lotura, "zubiko petrila".

Irudiak

***

***

****

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****