Hegotik Iparrera, Castro Valnerara

JFdeA-k bidalia 2009, uztaila 3 - 16:36-an
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Erraza
ABIAPUNTUA Atrancos de Huerguero
Eskema Atrancos de Huerguero-Peña del Cuervo-Pico La Capia-Collado de Peña Negra-Alto los Dojos-Castro Valnera-El Collado-La Cubada Grande-La Maza-Viduelo-Gustevirones-El Prado-Atrancos de Huerguero
Lotuta »Castro Valnera (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Estacas de Trueba errepide gaitera heldu aurretik abiatu naiz I.ra, Castro Valnera helmuga dudala.
Tarteko tontorretatik pasatuz: Peña del Cuervo, Pico la Capia. Eta Collado de Peña Negratik gora, bide egokienetik Castro Valnerako tontorreraino.

Bueltan El Colladora jaitsi naiz La Cubada Grande igotzeko, H.ra. Bertatik La Mazara. Hortik E.ra “Invernal”-en gunetara: Viduelo eta Gustevirones. Pistatik behera El Pradoraino.

El Pradotik Trueba ibaiaren eskuinetik abiapuntura, Atrancos de Huerguero.

Oharrak:

Deskribapen hori eta irteera ulergarriagoa eta errezagoa egiteko Macizo de Castro Valnera CETYM-en mapa erabili dut.

Mendebala ezagutzera animatu, ez zarete damutuko.