ARBEA trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ERAKURRI - MENDAUR.
Descubrimiento I. Elizegi Egilegor (2009-08-22)
Ubicación
· Alt.: 672 m.
· WGS84 43.129580 lat., -1.818845 long.
· ED50 30T X.596178, Y.4776091
· Ubicación exacta (~25m)
Cerca ARBEAKO LEPOA trikuharria, Kanalegañeta 1 Este zutarria, ARBEAKO LEPOA harrespila.
images
ARBEA
... ©inaxio

Descripción

Mapatan Telleri izenarekin ageri den kaskoan dago, amildegitik gertu, pago baten itzalean, iratzez inguratuta. Tumuluko harri batzuk mugituta daude, batzuk aldamenean pilatuta, baina gainontzean nahiko nabarmena da. Erdian bi/hiru arlosa nabarmentzen dira, nahiko okertuta, baina lurrean tinko sartuta daudenak. Iratzez estalita zegoen ia erabat, baina iratzea kendu eta argazki batzuk atera dizkiot.

Imágenes
















Eta beste bat ere!!!

Hau ere trikuharria da, Goizuetako taldekideak ikusi du eta oso polita dela esan digu.
Bi goizuetarrek komentatu digute Tellegi ez dela bere izena, Arbea baizik.
Noiz aurkitu zenuen?
Segi horrela!! Ikusten ze bolada ederra?

Osatu dut fitxa.

Osatu dut fitxa. Tellegi izena aipatzen nuen nik erabilitako mapatan hala ageri delako, baina pentsatzen dut izen hori beheko errekan dagoen eraikin zaharretik datorrela, eta ez dagokiola kaskoari. Trikuharria bera ere ez da itsusia, baina lekua ederra da oso. Egondua nintzen lehenago ere beste bi bider, baina orain beste begi batzuekin nabil.

Ze martxa, Inaxio!!!

Megalito berriak aurkitzen motor turbo ematen duzu.
Trikuharri hau oso garbia da. zorionak!!
Gutako inor ez da inoiz ibili paraje horietan.Segi horrelaxe!!

turbo ez, ni oso diesela

turbo ez, ni oso diesela naiz, :-) baina eskerrik asko! Telleriko inguru horrek itxura polita dauka, joan egin beharko zenukete begiratu bat ematera, zuek nik baino gehiago "usaituko" duzue han. orain iratze asko dago bazterretan, baina negu partean errepaso bat ematea merezi duela esango nuke. harri asko dago han sakabanatuta, arlosa-harri gorri horretakoa, eta asko dira "lekuz kanpo" daudela ematen dutenak. orografia halere nahiko irregularra da, aldapatsua, bizkarra bera kenduta...

Zorionak Iñaxio!

Zorionak Iñaxio! Mendira gpsa ez, trikuharrientzako erradarra daramazula ematen du! Hori bai, Hilarriak-ekoek fitxaketa proposatzen dizutenean, utzidazu zure managerra izaten, bion artean milioitxo batzuk aterako dizkiegu eta (espero dut Irundarrak hau ez irakurtzea...)

Zorionak berriz ere!

ez dakit komeni zaigun,

ez dakit komeni zaigun, zuriain, seguru kuotaren bat pagatu beharko genukeela azkenean... ;-)

Ez dut uste megalitoak bilatuz iñor aberastu denik

Jajaja! Ziuraski... Ez dut uste megalitoak bilatuz iñor aberastu denik...
Baina zenbait trikuharrik altxorrak gordetzen omen dituzte... ;-)