Pilotasoro eta Adi Sorogaindik

Enviado por zuriain el 2009, Septiembre 4 - 14:37.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Sorogain
Esquema Sorogain (Pabloren etxea)- Odiako sakana- Adatun lepoa - Adi - Pilotasoro - Lizartzuko lepoa - Sorogain
Relacionados »Adi (mendi) »Pilotasoro eta Adi Sorogaindik (ibilbide) »Pilotasoro (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Pilotasoro eta Adi Sorogaindik
MAPA: Ardi eta Pilotasoro Sorogaindik

Pilotasoro eta Adi mendiak Sorogaindik. Pistan barrena eginen dugu gora, batzuetan basoan zehar laburtuz bidea.
Txango zirkularra Adi eta Pilotasoro mendiak igotzeko Sorogaindik. Autoa Sorogaingo Pabloren etxean utziko dugu. Pistan gora eginen dugu 600 metroz, Odiako sakanaren hasieraraino. Pista utzi eta kontuz hartuko dugu bidearen hasiera: lehen errekaren eskuin aldetik eta berehala ezkerraldetik doana (gure norabidean) Sakanaren hasierako metro horiek apur bat nahasgarriak gerta daitezke, baina markak daude. Behin bidea hartuta, Adatun leporaino eramanen gaitu galtzekorik gabe. Bide maldatsua da, baina garbi eta ederra, eta markak daude noizbehinka. Adatun lepotik Adiraino aldapa gupidagabe bati ekin beharko diogu. Behin Adiko gailurrean aukera dugu bide beretik itzultzeko edo hegoalderantz zuzenean jo eta Kixarramun lepora jaisteko. Bide zabal bat dago gainalde osoan zehar. Pagadian sartu baino lehen ataka bat pasatuko dugu. Pista zabalagoa da orain eta zuzenean eramanen gaitu Lizartzuko leporaino. Nahi izanez gero, Pilotasoroko gailur apala izanen dugu eskuragai. Ez dago biderik ez markarik, baina pista zolatua hasi eta berrehun metrora ezkerraldera (ekial.) joanez gero, tontor apal hau hamar minututan aurkituko dugu. Kairn handi bat besterik ez dago tontorrean, eta paisaia oso mugatua. Berriz ere pistan, Lizartzuko lepora joan gaitezke zuzenean, baina aukera dago bihurgune batzuk basoan zehar ekiditzeko. Pagadia garbia da eta mapa edo gps baten laguntzaz erraz labur genezake pistan zeharreko ibilaldia. Pistak Sorogaingo errepideko 2. kilometroan utziko gaitu, eta errepideaz joan beharko dugu oinez autoraino (pare bat kilometro). Guk honela egin genuen, txango zirkularra osatzeko, baina agian ez da denen gustukoa izanen hain tarte luzeak pistan edo basoan barrena egitea. Pagadiak gainera orientazio sen apur bat eskatzen du, bruxula, mapa edo gpsa ezinbestekoak izanen ditugu. Nolanahi ere, irtenbidea joaneko bidetik itzultzea da.

Imágenes