Aralar: Bedaioko mendi martxaEnviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 22:01.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Bedaioko inguruak ederrak ezagutzeko egiten den mendi martxa. Bedaio herritik abiatu eta Larrondotik pasaz, Zabalegira igo eta handik Artubira igotzen da. Bedaioko mendi garaiena (1.244m). Berriro Larrondora jaisten da eta Urdilleko leporantz jarraitu behar da. Hona iritsiz gero, Azkarate herrira jaitsi behar da. Azkaratetik, Zaratera igoko gara eta hemendik Aniko goi aldetik igaroz, Jazku baserri inguruan beherantz hartu behar da, Eskoletxeraino ailegatuz. Honen inguruan estradatik barrena Bedaiora igo behar da.
|
![]() |