AritzdigorriSubmitted by zuriain on 2009, Diciembre 15 - 14:22.
Gailurreko harriak ©zuriain Erreniagako mendilerroa aspaldidanik jasan ditu "progresoaren" erasoak. Lehendik ere pistak, errepideak, pinu aldaketak, antenak, erradarrak eta abar pairatu behar izan ditu Iruñeko ortzemuga hegoaldetik ixten duen mendialde gaixo honek. Aspaldi honetan, gainera, haizerroten sukarrak jo zuen, eta azken eraso honek erabat desitxuratu zituen gain hauek, mendizale gehienak uxatuz. Horregatik eskertzekoak dira Aritzdigorri bezalako gainak: haizerroten gaitzetik libre izateaz gain, itxura erakargarri samarra du, bere gailurreko konglomeratuzko arroka lerden horiekin.
|