Dorrokoteka

Garaiera 1170 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.582982, Y.4745464
WGS84 42.855536 N, -1.985375 E.
Beste izenak Erlotxiki
Abiapuntuak Lizarragako mendatea
Gertu Saratsa, Portupekoleze, Beriain, Peña Blanca, Malkaxko, Lezizagoa, Sanguein, San Adrian, Bordas Viejas, Alto de las, Satrustegiko haitza, Elimendi.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Dorrokoteka
Dorrokotekako gailurra zuriain

Lizarragako mendatearen ekialdeko larre zabalen gainean, Dorrokotekako bizkar luzea hedatzen da Bargako haitz zorrotzagoen paraleloan. Inguru karstikoa da, dolina handiek eta gainetan azaltzen den harritzak erakutsi bezala, eta mende luzetako artzaintzak zuhaitzez soildu du inguru osoa. Mendebaldeko muturrean, Lizarraga-Lizarrako errepidearen ondoan, gainak 1000 metroren ingurukoak dira, eta gorabehera handirik gabe, altuera handitzen doa ekialderantz egin ahala, Beorzulo eta Tontorraundiko gainetan 1200 metroak gainditzeraino.
Azken mutur honetan Santa Kiteriako baselizaren hondakinak dautza. Antza denez, eraikina frantsesen aurkako gudaldietan sutauts biltegi gisa erabili zen, eta eztanda batek ia erabat suntsitu zuen tenplu txikia.
Dorrokotekaren inguru guztian aurki daitezkeen monumentu megalitiko kontaezinek erakusten dute Andiako bazter hauetan oso antzinetatik bizi eta lan egin dela.
M. Belaskoren hiztegi topografikoan irakur dezakegu gain hauen izena "Dorraoko ateka" izenetik datorrela. Bestalde, Erlotxiki izena "elorri" edo "erlo" (gain arteko maila) hitzetatik etor litekeela dio nafar filologoak.

Irudiak

****

****

****

***

***

***

****

***

****

****

****

****

****