|
|
Sardegi
| Garaiera |
961 m |
| Mendialdea |
|
| Kokapena |
ED50 30T X.570141, Y.4728363
WGS84 42.702688 N, -2.144885 E. |
| Abiapuntuak |
Ollobarren, Ollogoien, Ganuza |
| Gertu |
Sartzaleta, Lokiz, Astenbelarra, Zikilamendi, San Fausto, Larraineta, Azantza. |
| Lurraldeak |
Nafarroa. |
| Kategoriak |
Euskal Mendiak. |
|
|
|
Nafarroako mendimultzorik zabalenetako bat izanik ere, Lokiz nahiko ingurune ezezaguna da. Inguratzen duten kareharrizko harresiek bakarrik jasotzen dituzten mendizaleen bisitak. Erdialdeko goi-ordoki zabalek ordea, abeltzain eta ehiztari bakan batzuk besterik ez dute ikusten.
Lizarrerriatik ikusita, Lokizko murruek iraganezinak ematen dituzte. Gizakien lan eta beharrek ordea zirrikituak bilatu zituzten kareharrizko babes haietan barrena, eta gaur egun bide zoragarriak eskaintzen dizkieten mendizaleei. Ganuzako harratea (Portu Berria)eta Ollobarrengo Zuloaren bidea adibide ezin hobeak dira. Biak ala biak Sardegi mendira igotzen dira, talaia zorabiagarri eta ezin ederragoa Allin eta Lizarreriaren gainean.
Gailurretik hurbil, Santiagoko baseliza handia dago. 1357. urtetik dugu haren berri. Hasiera batean Cucufat saindu kataluniarrari zegoen eskainta, baina 1630etik aurrera Santiago sainduaren izendapena jarri zioten. Gaur egun, eraikin bikain horretan tenplua, mendizaleentzako aterpetxo bat eta batzar gela bat daude, non Lokizko batzarraren bilerak egiten baitira.
Irudiak
 ***
 ****
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ****
 ***
|
|