Santa Agata

Enviado por zuriain el 2010, Abril 12 - 11:32.
Altitud 1088 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.653400, Y.4742633
WGS84 42.819022 N, -1.124811 E.
Puntos de partida Itzalle
Cerca Aldu mendia, San Migel -Itzalle ermita, Jauregia jauregia, Itzalle herria, Ballaz garaia, San Vicente eliza, Arrigorria mendia, Ekiluzea mendia, Santa Ageda (suntsituta) ermita, Arburuako Andra Mari ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Santa Agata
Santa Agata, Biritxituko bidetik ©zuriain

Mendiz inguratuko herria dugu Itzalle, denak harrizko gandorrek koroaturik, eta pinudi sarriek defendatuta. Herriak despopulatu eta ganadua gutxitzearekin batera, antzinako larre eta soroak sasiz josi eta bideak galdu egin ziren. Horrek askotan zaildu egiten du gain hauetako anitzetara igotzea.
Itzalletik iparralderantz Aldu izeneko goi-ordoki bakarti bat zabaltzen da, bi gandor paralelok mugatua. Iparraldekoak Aldu edo Beorteako Harri ederrean du erpina. Hegoaldekoa, berriz, apalxeagoa da eta Alduko harratean zabaltzen da Itzalleko bideari leku egiteko. Santa Agata zaindari bat bezala altxatzen da harratearen mendebaldean, bere antzinako ermitaren hondakinen sekretua gailurrean. Alduko harratetik ekialderantz Arazekiko gandorra luzatzen da, sasiak eta lapiaz gogaikarriek defendaturik. Pazientzia eta mendizaletasun handiak beharko ditugu erronka horri aurre egiteko.
M. Belaskok bere hiztegian adierazten duenez, Santa Agedaren euskal izena da Santa Agata.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

***

***

Related nodes