Euskal Herriaren HM. aldean

Enviado por JFdeA el 2010, Abril 26 - 17:43.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Araba
ABIAPUNTUA Nograro
Esquema Nograro-Nograro lepoa-Mojon Acuchillado-Escalera Haitza-Revillallanos-Nograro. Artzenaren Mendebaldea
Relacionados »Revillallanos (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Nograrotik abiatu herriko dorrerantz. Utzi errepidea eta hartu Haitzetarantz lurrezko pistatik, BTT bidetik La Rasaraino. Hortxe BTTren seinalearekin egingo duzue topo aurrez aurre. Eskuinera, M.ra, jo. Bertotik metro batzuetara ezkerrera ateratzen den pista hartu, harripilak jarri ditut. Pistatik gora Haitzetara gorago ikurrina zizelaturik duen harritzarra ikusiko duzue. Jarraitu pista nagusitik gora. Goialdean harripilen laguntza izango duzue Nograro leporaino (1.285).
Lepotik eta gainaldetik M.ra Mojon Acuchillado, Escalera Haitza eta Revillallanos. Escaleratik aurrera bidea ez da batere erosoa ez baitago bide argirik.
Revillallanosetik aurrera egin M.ra jaitsierako leporaino, harripilez markaturik dago.
Pistara heltzerakoan E.ra jo. Araba lurraldean sartzean hezia zeharkatu jarraitu une batez basotik eta beheratxoagoko pistara jo. Pista honetatik Nograro leporakora helduko zarete, beratn pinu bat dago erorita.
Jada joaneko bidean zaudete.
Guztiar zazpi bat ordu gelditekin.
Bide hau egiten animatzen bazarete eguraldi onean egin, bestela Escaleratik aurrera ez duzue gozatuko

Notes:

Artzena mendizerraren M.aldea ezagutzeko aukera ederra.

Imágenes

**