Kukuarri

Enviado por inaxio el 2010, Junio 6 - 12:17.
Altitud 362 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.572555, Y.4793895
WGS84 43.292519 N, -2.106891 E.
Puntos de partida Orio
Cerca TONTORTXIKI II tumulua, San Juan ermita, San Martin ermita, TONTORTXIKI III tumulua, TONTORTXIKI IV tumulua, TONTORTXIKI I tumulua.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías .
images
Kukuarri
Tontorra ©inaxio

Orio eta Donostia artean luzatzen den bizkar luzean, Mendizorrotzen mendebaldean nabarmentzen den beste gain bat dugu Kukuarri, hura baino zertxobait apalagoa, baina askoz inguru ederragoan. Porlanezko gurutze zuri haundi bat dago tontorrean, tontorra bitan banatzen duen hesia, etxe-itxurako txartelontzia eta amabirginaren harrizko irudi dotorea. Hainbat bidezidor biltzen dira tontorrean, denak ere nahiko nabarmenak, kaleko zaratatik ihesi dabiltzan ibiltarientzako inguru aproposa baita, Orioko hondartza eta Igeldo aldeko errepidearen gertutasunagatik.

Abiapuntu egokiena, Igeldo eta Orio arteko errepidea alde batera utzita, Orio da, Orioko hondartza. Bada bide zabal bat bertatik abiatu eta itsasaldeko isurialdea zeharkatuz gora egiten duena, Itsaspe baserriaren aldamenetik pasata. Itzulia egin nahi izanez gero, nahikoa duzue Hegoaldeko isurialdean barrena Aganduru aldera jaisten diren bidezidorrak jarraitzea, errepidera joan eta hari jarraituz hondartzara itzultzeko.

Imágenes

***

***

***

***


***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

****

*****

****

Related nodes
[ibilbide] Kukuarri Oriotik, by inaxio