Lakorri

Enviado por zuriain el 2010, Diciembre 4 - 21:43.
Altitud 1002 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.635745, Y.4748623
WGS84 42.876275 N, -1.339238 E.
Nombres alternativos Peñarroya
Puntos de partida Lakabe
Cerca Santa Luzia eliza, Lakabe garaia, Zalakarte mendia, Biskaxun mendia, Santa Cecilia eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Lakorri
Putrea Iñarbeko arroilean ©zuriain

Lakorri mendi ez oso bisitatua izan arren, haren ekialdeko malkarrek atentzioa ematen dute Iñarbeko arroiletik, Orotz-Beteluko errepidean behera ibiltzen garelarik. Bidexka ugari zeharkatzen dute baso trinkoa, baina kontuz ibili behar da, gehienak sasien infernuan amaitzen baitira. Gailurrera iritsita, ordea, ahaleginak saria izanen du: Iñarbeko arroilaren gaineko ikuspegi ezin ederragoaz gozatuko dugu.
Mendi honen hegoaldeko megalean Lakabe herrixka dago, biziberritze arrakastatsua izan duen bakanetako bat. 40-50eko hamarkadan herria despopulatzen joan zen, eta garai hartako ohiturari jarraiki, Diputazioak pinuak aldatu zituen soro utzietara. 80ko hamarkadan herrixka erabat utzia eta suntsiturik zegoen. Urte hartan Naturarekiko harreman berria nahi zuen gazte talde batek herria okupatu eta lan handia egin zuen etxeak eta instalazioak berritzen. Egun, Lakabe herria ekonomikoki burujabea da eta haur ugari ikusten dira bazterretan.

Imágenes

***

***

****

***

****

****

**

***

****

***

***

***

Related nodes