San Pelaio

San Pelaio
San Pelaio ermita ©Jose
Tipo de monumento Ermita
Municipio Bakio
Siglo No disponible
Estado No disponible
Ubicación Altitud: 190 m.
ED50 30T X.517599, Y.4809618
WGS84 43.437379 N, -2.783850 E.

Bertan dagoen kartel batek honela dio:
"Erdi Aroan (XI-XII. mendeak) Bakioko biztanleak mendi hegaleko hainbat gunetan banatuta bizi ziren, mendiak abeltzantzarako eta haranak nekazaritzarako ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko. Hainbat auzotako baselizak be ingurune aldapatsu horretan kokatu ebezan, horrela, parrokiatik urrunegi bizi zan jendeak batzeko eta otoitz egiteko tokia izan egian.
Tenplo hau Burgoa mendiaren maldan kokatuta dago, Bakioko haranaren gainean eta San Pelaio ikusiz gero, garai hartarako lehen asentamenduak etorten jakuz gogora. Eraikin erromanikoa da, lerro soil eta garbiez osatutako eraikina da eta mendeetan ia ia aldatu be ez da egin.
Nabe bakarreko jatorrizko oinplanoa eta ganga formako absidea daukaz oraindik San Pelaiok eta hango dorrea da Bizkaia osoan dagoen dorre erromaniko bakarra. Erdi Arokoa dala erakusten deuskuen ezaugarri nagusienak honako honeek dira: barruko garaipen-arkua, sarrerako atea eta batez be absideko leiho xumea. Absidearen bizantziar erako kapiteletan hostoak eta geometria ikus geinkez.
San Pelaioko baselizaz gan beste honeek be ikus geinkez Bakion: Zubiaurko San Martin baseliza, Urkizaurko Santa Ursula eta Santa Katalina, Azeretxoko San Esteban eta Bentaldeko San Kristobal."

Imágenes



***

***

***

***

***

***