Agirreko Andra Mari

Agirreko Andra Mari
Agirreko Andra Mari ermita ©Jose
Nombres alternativos
Edurretako Birjina
Tipo de monumento Ermita
Municipio Gorliz
Siglo No disponible
Estado Ona
Ubicación Altitud: 42 m.
ED50 X.504929, Y.4805873
WGS84 43.403856 N, -2.940434 E.

Bertan dagoen panel batek honela dio:

"ANDRA MARI

Baseleiza-santutegi hau aldapa leunetako eremu estrategiko batean dago; hortik Gorliz, Plentzia, Butroe ibai eta itsasoko esparru zabalak ikusi daitekez. Baseleiza honek Agirre Andra Mariren eta Edurretako Birjinaren izenpeko bikotxa dauka.

Kokapen pribilegiatu hau eukita, ez da harritzekoa antxina-antxinatik itsasargi modura erabili izana eta Arrantzaleen San Pedro Kofradiaren bilgune modura be.

Hainbat autoreren eretxiz, Bizkaian eregitako lehenengo baselizetariko bat da eta Butroeko oinetxeari lotuta dago. Antxina parrokia izan zan eta hilerria nahiz bateo-harria eukazan. Historian barrena, baseleiza hontan barrikuntza eta konponketa ugari egin dira; gaur egungo eraikina XIX.mendearen erdialdeko da.

Barrualdean protagonismo guztia Umea daukan Birjineak hartzen dau.

Andra Marik, tradizinoz, onarpen handi-handia euki dau Gorlizko eta eskualdeo herritarren artean; honeek erromeria eta prozesino asko be asko egiten ezan dabez Birjinearen jagotza eta babesa jadetsi guran.

Andra Mari egunean, abuztuaren 5ean, gaur egunean be jai alaitsuak ospatzen jarraitzen dabe; ekitaldi ugari dagoz eta horreen artean paella txapelketea azpimarratu beharra dago."

Imágenes

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***