Vallegrull-en Mendebaldera

Enviado por JFdeA el 2011, Noviembre 20 - 12:03.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
ABIAPUNTUA Losako San Pantaleon
Esquema Losako San Pantaleon-Las Callejuelas lepoa-Las Corralizas lepoa-Juncal-Haitz zuria-Quintanilla Montecabezos-Rufrancos-Calleros baseliza-El Agujero haitza-Haya-Cotalbo-Barreron lepoa-San Pantaleon
Relacionados »Vallegrull (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Itzulera honetan baliatu izan gara 85 IL-az, eta Baldereko aldeko Anderejo mendi zerratik buelta eman dugu.
San Pantaleonetik Rufrancos herriraino 85 IL-etik joan gara. Horrek aukera eman digu haibat bailara izkutuak ezagutzeko. Bat aipatzearren Juncal-ena, gezurra dirudi horrelako leku gordea existitzea baso horien artean.
Rufrancos herritik Calleros baselizara jo dugu. Hau tokia! Udazkenak makalak liraindu egiten ditu, eta euren kolore nabarrak azpimarratu.
Ataka gainditu ostean M-rako bidea hartu El Bardal lepora eta Agujero haitza.
Lepo horretatik esku-eskura dago Vallegrull tontorra.
Gure helburua beste bat da gaur, eta M-ranzko norabidean Haya eta Cotalbo tontorren bila abiatzen gara. I.ra Baldereko bailara eta H-ra Merindades ditugula.
Azken horren ostean pista baten laguntzaz Barreron leporaino heltzen gara. Losa bailara begi bistan dugu, eta aurrez aurre goizeko abiapuntua eta helmuga: San Pantaleon.
Barreronetik aldatz beheran San Pantaleoneraino

Notes:

Bisitatu San Pantaleoneko baseliza eta Atlantea.