Baltzola

Baltzola
Baltzola kobazuloa ©Jose
MunicipioDima

Eskalatzaileen artean oso ezaguna, kobazulo honen barrunbe zabaleko hormek zailtasun handiko bideak eskaintzen dituzte. Bi aho ditu: UTM 30T 522420 4774590 eta UTM 30T 522360 4774610. Gibeldar kobazuloarekin lotuta dago. Batetik besterako zeharkaldia erraz egin daiteke linterna baten laguntzaz.

Indusitik Baltzolara doan bidean gora goazela, Jentilzubi arkuaren azpitik pasa ondoren, bideak sigi-saga malda bat igotzen du. Gaina harrapatzen duen tokian, ezkerretarantz abiatzen den bidezidorrari jarraituz mendebaldeko ahora iritsiko gara. Kanpoaldetik beste ahora iristeko, bide nagusiari jarraituko diogu tarte labur batez, eta ondoren ezkerrerantz jaisten den bidezidorretik joko dugu, zulogunera jaisteko. Ondoren bidezidorrak ezkerrerantz egiten du, kobazulora iristeko. Abaro tunela zeharkatu ondoren Baltzola kobazulora etorri nahi badugu, errekastoaren eskuinaldetik doan bidezidorra jarraitu besterik ez dugu egin behar.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

Related nodes