Aldaun

Enviado por zuriain el 2012, Octubre 25 - 12:12.
Altitud 923 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.609464, Y.4751745
WGS84 42.908602 N, -1.660327 E.
Puntos de partida Nabatz, Beltzuntze, Anotz
Cerca Mendurro mendia, San Urbano ermita, San Andres eliza, Arranomendi mendia, Purificación eliza, San Pedro baseliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Aldaun
Aldaungo gailurra ©zuriain

Ezkabarte eta Xulapain ibarren artean, zonalde menditsu bat hedatzen da, baso trinkoz estalitako bizkar piku eta batzuetan deserosoak. Mendurro ezagunagoaren iparraldean, Aldaun mendia altxatzen da, Erateko lepoak bereizita. Bizkar luze eta harritsua dugu Aldaun, pinuz, ezpelez eta haritzen familiako beste hainbat zuhaitzez estalita. Kontuz ibili beharko dugu bidexka urriak ez galtzeko, bestela geure buruak (eta hankak) nahiko kinka deserosoetan jarriko baititugu. Gailurrean ez dugu sari handirik topatuko... beste gain bat zapaltzeko plazerraz gain. Zeuen esku.
Mendi honen izenari dagokionez, M. Belaskok dio "Alde" (aldats, aldapa) eta "gune" hitzekin duela zerikusirik.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] Aldaun Anotzibardik, by zuriain